“Salestarrak – Santiago Nagusiaren Ikuskaritza 2014-2020”

2014an, Espainian, salestarrek ibilbide berri bat hasi zuten, beren ikuskaritzen antolaketan aldaketa garrantzitsu bat izan ondoren. Urte horretan sortu zen ‘Santiago el Mayor’ Salestar Ikuskaritza. Egoitza Madrilen du, eta Asturias, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Galizia, Errioxa, Madril, Nafarroa eta Euskadiko autonomia-erkidegoetan kokatutako salestarrek osatzen dute. Ikuskaritza terminoa “probintzia” terminoaren baliokidea da, beste kongregazio erlijioso batzuen berezko terminologiaren arabera. Salestar Kongregazioa antolatzen den lurralde banaketaren forma juridikoa da.

Duela urte batzuetatik Salestarrak Espainian dituzten agerpenak berrantolatzeko aurrera eramaten ari diren prozesuaren barruan kokatzen da konfigurazio hori.

Aurten, 2020an, 6 urte bete dira, eta lehen seiurtekoari amaiera eman zaio, non honako lan-ildo nagusi hauek jarraitu diren, bideoan ikus ditzakezuenak. Datorren ikasturtean seiurteko berri bat hasiko da, eta Ikuskari berria eta karguak berrituko dira Ikuskaritza Kontseiluan, On Boscoren tankeran gazteen alde lan egiten jarraitzeko gogo berarekin, kristau on eta hiritar zintzo izan daitezen”