Gure umeen arrakasta, ABK marrazkien lehiaketan

Abenduaren 11an, ostegunean, 19:00etan, ABK marrazkien lehiaketan sari banaketa egin zen, ABK Barakaldoko Elkartea , Inguralde Herriko Garapen Agentziaren laguntzarekin. Salesianos Cruces eskolako haur askok parte hartu dute, 100 ikasle baino gehiagok. Partehartzaile guztiek “Barakaldosa” eskumuturrekoa eraman dute.

Laura Heppe, Jon Martínez, Mireia Tascón, Borja de la Peña eta Hizcel Migdalia Borge finalistak izan dira eta Garazi Merino bigarren kategoriako irabazlea izan da. 12 marrazki onenekin, 2020. urteko egutegia argitaratu da.

Gure eskolak eskerrak eman nahi dizkio Barakaldo ABKko merkatarien elkarteari, ekitaldi honen antolakuntzagatik eta gure ikastolako haurrekin jasotako tratu bikainagatik. Datorren urtean berriro errepikatzea espero dugu.