Langaiak

1. IKASTETXEAREN KUDEAKETA IRAUNKORRA:

Mundu mailako ingurugiro-arazo larriek Barakaldon eta ikastetxean ere isla izaten dute: baliabideak kontsumitu, hondakinak sortu, eta klima-aldaketan zerikusia izaten dute. Gai horiek guztiak aztertu eta hobetu ere egin daitezke Eskolako Agenda 21en bitartez:

   – Eraikina eta ingurua: argiteria, jolas-gunearen eta guztion espazioen antolaketa, gune naturalak…
   – Hondakinak eta birziklapena:  paper-murriztapena, gaikako hondakinen bilketa eta gordailutzea.
   – Energia eta ura: sistema erreduktoreak eta eraginkorrak erabiltzea zisternetan, konketetan eta beroa mantentzean.
   – Garraioa: ibilgailua pribatuen erabilera murriztea, oinezkoentzako bideak, eskola inguruko bide-segurtasuna…

2. CURRICULUM-BERRIZTAPENA:

Eskolako Agenda 21ek metodoei eta edukiei dagozkien curriculum-alderdiak aztertu behar ditu, zeren eta ikasleei inguruko ingurugiro-problematika ezagutzeko eta ulertzeko bidea ematen dien hezkuntza-praktika izan nahi baitu:

    – Parte-hartzea, diziplinartekotasuna eta kudeaketa demokratikoa.
    – Gizarte eta ingurugiro problematikaren azterketa.
    – Bizikidetasuna (zentroko giroa), talde lana (lankidetza), kalitatea eta giza garapena.
    – Helburuen eta metodologiaren arteko koherentzia.

3. KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZEA

Ingurua eta zentroko ingurugiro-kudeaketari buruzko alderdiak ezagutzeak ikasleei euren zentroaren eta inguruaren kudeaketan arduratsu jokatzeko eta parte-hartzeko aukera izan dezaten balio behar du:

    – Komunitateko baliabideak aprobetxatzea, hastea eta sartzea bertan. Komunitateko hezkuntzako agenteen integrazioa.
    – Desberdintasunak konpentsatzea eta dinamizazio soziala. Guztionaren balorazioa.
    – Tokiko Agenda 21en parte-hartzea

4. LAN-PROZEDURA:

1.-Barakaldoko Udalak hasieratik dihardu lana sustatzen eta koordinatzen.

2.-Ikasleek, irakasleek, irakasle ez direnek eta gurasoek osatutako ingurugiro-batzordea antolatzen hasi dira ikastetxeak. Jende horren guztiaren ardura izango da Ekintza Plana egiteko abiapuntu izango dugun diagnosia burutzea.

3.-Diagnosia egin ostean,  zentro arteko bilera egingo da eskuratutako ondorioak batera jarri, eta Udal Foroa antolatzeko.

4.-Ekintza Plana egiteko (hobetzeko proposamenak eta konpromisoak): zentroaren egoera hobetzeko, zentroek hartutako konpromisoen berri emango dute, baita udal kudeaketarekin zerikusia duten proposamenak ere. Udal Foroa eta zentro arteko bigarren bilera antolatuko dira.