Haur Hezkuntza – Informazio orokorra

GURUTZETAKO SALESTAR ikastetxea, bere heziketa eskaintza barruan, Haur Hezkuntza eskaintzen du.

3 eta 5 urte bitarteko umeak hartzen ditu, familia eta maitasun giroan bere gaitasunak, trebetasunak eta ahalmenak landuz.
Hizkuntza trataera “B” ereduan kokatuta dago ( ea edukin guztiak euskaraz egiten dira).
Giroa segurua eta atsegina da.
Bere hornikuntzak berriak eta abegikorrak dira.

IKASTETXE HONETAN:

* ADIMENAREN  garapenarekin batera umeari bere giza garapenean ere laguntzen zaio.
* umearen aurrerapenak atentzioz jarraitzen dira Orientazio departamentuak zuzenduak.
* Kristau hildoan eta giza konpromisuan kokatuta.
* Lan espiritua eta besteekiko elkarlaguntza garatuz.
* Bere giza gaitasunak garatzen lagunduz.
* Seriotasun, abegitasun eta ulerkotasun giroan.

HELBURU OROKORRAK:

1. Umearen nortasunaren garapen orekatua.
2. Garapen Osoa eta banakako.
3. Gorputz-adierazpena, adierazpen plastikoa eta ahozko adierazpenaren garapena.
4. Gaitasunak, erantzunkizuna, lankidetza eta komunikazioa lortzea, baloreak eta erlijiozko jarrerak zabalduz.

HELBURU ERAGILEAK:

1. Banakakoa eta soziala.

2. Sikomotrizitatea:

Norberaren Gorputza menperatu.
Trebetasunen garapena.
Espazioa eta denbora bizitzen ikasi.
3. Hizkuntza:

Trebetasunen garapena.
Bere adinaren araberako ulermena, mintzamena eta idazmena heldutasuna.
4. Matematika/logika.

Klaseak txokoetan antolatuta daude. Metodologia honekin umeen interesak kontutan hartzen ditugu. Jolasa eta helduen munduaren imitazioa.
Sikomotrizitate  eta bideo gela bat ditugu, astero erabilitakoak.
Astero informatika gelara joaten gara, non hezkuntza programa batzuk erabiltzen ditugun gure programaketan sartuta daudenak.

PCC

PCC-INFANTIL-Y-PRIMARIA