Aipamen berezia Aktibatu+ – Agenda 21
Aktibatu+ programan parte hartu duten Ezkerralde, Meatzalde eta Enkarterriko 247 ikaslek beren lanaren aitorpena jaso dute.
Iraunkortasunaren aldeko programa honen bosgarren edizioan parte hartu duten 19 ikastetxeetako 13koak dira ikasleak. Programa Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta hainbat erakunderen babesa du: Eusko Jaurlaritza, Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoa, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Metro Bilbao, Eroski taldea, Iberdrola, “La Caixa” gizarte- ekintza eta Petronor.
Programaren bidez, pertsonen ohiturak aldatu nahi dira ideia sinple eta ekintza praktikoen bidez; helburua da baliabideen erabileran eraginkortasuna hobetzea eta baliabideek planetaren gainean duten eragin negatiboa gutxitzea. Aldi berean, etxeko ekonomia eta tokikoa sustatu nahi dira.
Parte hartu duten 19 zentroen artean, 14k energiari buruzko modulua garatu dute; haren bidez, energiaren kontsumoa murriztu nahi da, erabilera arrazionalizatuz. Beste bostek erosketa eta hondakinei buruzko moduluan hartu dute parte; haren bidez, hondakin horien sorrera gutxitu nahi da, haien kudeaketa hobetu nahi da, eta garapen iraunkorrarekin bat egiten duten erosteko irizpideak lortu nahi dira.
Aurtengo edizioan, ikasleek lortu dute energiaren kontsumoa % 18 murriztea eta paper eta organikoen hondakinak % 50 jaistea gela eta patio batzuetan. Horrez gainera, lortu dute gaikako bilketako edukiontzietan txarto utzitako hondakinen portzentajeak behera egitea, bereziki ontzietarako edukiontzian.