GURUTZETAKO SALESTARRAK DON BOSCO GREEN ALLIANCEKO KIDE EGIN DIRA

Duela gutxi, Gurutzetako Salestarrak, ingurumena eta planeta zaintzeko hezkuntza sustatzeko bere ahaleginarekin jarraituz, Don Bosco Green Allianceko kide egin dira.

Zer da Don Bosco Green Alliance?

53 herrialde desberdinetako 251 kiderekin, Don Bosco Green Alliance Salestar Familiako erakundeetako gazteek, mundu mailako  ingurumen-ekintza, pentsamendu eta politikan laguntzeko asmoz, osatutako nazioarteko talde bat da.

Bere misioa planetako bizitza osoa zainduko duen giro segurua sortzea da, ingurumenarekin konprometiturik dauden herritar eta lider belaunaldi berria sortzen den heinean.