EUSKAL ETXEAN SARI BANAKETA
Irailaren 21ean, hau da, pasa den larunbatean, Euskararen Etxeak iazko ikasturtean antolatu zuen komiki digitalaren lehiaketako sari banaketa atondu zuen bere egoitzean, San Inatzioan hain zuzen ere. Bizkaiko hainbat eskoletako ikasleak bildu ziren han, saridunak batzeaz gain, beren famila noski. Eta hoba ez, gure eskolako bi irabazle: Iker Hernández eta Nahia García, biak 6.A-koak. Sari asko banatu zituzten, hala nola: kamera, bozgorailua, ur-kamerak…abar. Magia ikuskizunaz ere gozatzeko aukera izan genuen, Thor magoaren eskutik. Trikimailu asko egon ziren: eskapismoa, labanak, kartak, limoiak, dirua eta beste gauza asko. Sari banaketa amaitu ondoren, argazki batzuk atera genituen danok batera. Dena amaitzean, kopau bat izan genuen. Makina gauza prestatu zituzten: mini hanburgesak, saltxitxak, patata tortila eta sandwitzak. Dana euskal labekoa, noski. Bukatu eta gero, poz-pozik bueltatu ginen etxera pentstzen euskaraz ez dela eskolako gauza bakar bat baizik eta bizitzaz gozatzeko baliabidea ere bai.
Aupa Euskara!Aupa gure Hizkuntza! Euskara bihotzetik ahora!