“San Juan Bosco” Haur Eskola, Gurutzetako Salesiarrek zuen eskura jartzen duten heziketa proiektua da.
0-2 urte bitarteko haurren gaitasunak garatzea du helburu, beti ere maitasunezko beteriko familia giroa sortuz. Honez gain, estimulazio goiztiarreko programak aurrera eramaten dira.
Bertan umeekiko harremanetan aditutako langileriak egiten du lan. Gure instalazioak modernoak izateaz gain, giro seguru eta atsegina eskaintzen dute.
Haur Eskola honetan, hurrengo oinarriak dituzten estimulazio goiztiarreko programak aurrera eramaten dira:
- Ikusmen estimuluak: Oso garrantzitsuak haurren garapen neurologiko egokirako eta oso lagungarriak geroko irakurmen eta idazmenaren ikaskuntzan.
- Entzumen estimuluak: Ezinbestekoa da haurrak hasieratik entzumena eta musikarako joerak garatzea.
- Ukimen estimuluak: Oso garrantzitsuak dira sentsibilitatearen garapenerako.
Adituen ustez, estimulazio goiztiarra sustatzea beharrezkoa da haurrek ikusmen, entzumen eta ukimena lehenbailehen gara dezaten. Era honetan, inguruko estimuluei abegikortasun handiagoa erakutsiko dute.
Honekin batera, programak haurrak bere baliabide fisiko eta soziala, autonomia pertsonala, komunikazioa eta errepresentazioa garatzea izango ditu helburu. Beti ere kontuan hartuta umeentzat bere izaeraren eraketak, afektibitateak eta bere taldekide eta hezitzaileekiko interakzioak duen garrantzia.
Estimulu gutxiko giroak haurraren garapen neurologiko eskasa dakar; estimulu aberastasunak, ordea, garunaren garapen egokia eta adimen-maila ona.
“Inork ezin du 3 urte baino gazteagoa den umeak bezainbeste eta bezain ondo ikasi”.
Ordutegia – 7:30tik. (goizean) a 17:00era. (arratsaldean). Sartzeko orduak (salbuespenak izan ezik) goizeko 7:30tik 9:00ra izango dira.