Denok dakizuenez, aste hau urteko garrantzitsuenetako bat da Salestar ikastetxeetan. Hori dela eta, hainbat jarduera gauzatzen ari gara. Horien artean, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako bokazioarekin lotutako hitzaldiak nabarmendu nahi ditugu. Astelehen eta astearte honetan, bokazioaren deia sentitu ostean, ahalegin eta irmotasunaren laguntzaz bere helburuak eskuratzea lortu duten zenbait pertsona bisitatu gaituzte. DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak Itsas Salbamendu Humanitarioko kide den Nerea Machadorekin egon ziren. Bestalde, DBHko 3. mailako ikasleek Bilboko Suhiltzaile Parkean lanean dihardun Ander Iturriagarekin hitz egin ahal izan zuten. Eta, azkenik, DBHko 4. mailako ikasleek Basurtoko…
Leer más