Kilima eguna Barakaldon

Sorpresak gustuko dituzue? Zer iruditzen zaizue Barakaldoko familia guztiak igande honetan biltzen bagara, euskaraz inoiz baino hobeto jolasteko, dantzatzeko eta dibertitzeko?
Orduan, ez pentsatu birritan eta etorri gurekin KILIMA EGUNA ospatzera!!

  • Haurrei eta familiei zuzendutako ekintza zoragarriak!! Zirku tailerrak, zurezko jolasak, kontzertuak, erromeriak…
  • Eguna: irailak 29 (igandea)
  • Tokia: San Bizenteko parkea
  • Egun osoko jaialdia! 11:00etatik 20:00etara

Atxikitako kartelean daukazue programa eta informazio osoa.