Instalazio berrien inaugurazioa (0-6 urte)

Urtarrilaren 19an, eguerdiko 13:00etan, gure eskola Gurutzetako Salestarretako Haur Hezkuntzako instalazio berrien inaugurazio ekitaldia egin zen. Bertan izan ziren ikastetxeko Zuzendaritza Taldea, Haur Hezkuntzako irakasleak eta etapa horretako ikasle batzuk, Gurasoen Elkarteko lehendakaria, Salestarren Kongregazioko Eskolen arduraduna eta Jonatan Martín, Barakaldoko Udalaren ordezkaria.   

Gurutzetako Salestarretan, instalazioak berriztatzeaz gain, hezkuntza aldetik ere, berrikuntza garatu nahi izan dugu; hezkuntzari eta, ondorioz, gizarteari dagokienez hobekuntza ekartzeko asmoz. “Bihotzetik eta bihotzarekin berritzen”. Berrikuntza jhonek hurbiletik jarraitzen ditu azken hamarkadan zientzia enpirikoen arloan izandako ezagutzak, bereziki neurozientzian, eta, aldi berean, etorkizunari begira errotzen da salestarren tradizioan.

Garai berrietara eta ikasteko modu berri honetara egokitzeko, gure hezkuntza-espazioen eraldaketa garrantzitsua egin behar izan dugu. Horiexek dira, hain zuzen, urtarrilaren 19an modu ofizialenean inauguratu ditugunak.

Gainera, berrikuntza hau, gure ikastetxearen sorreraren 80. urteurrenarekin bat etortzeaz gain, Haur Hezkuntzako atalaren sorreraren 25. urteurrenarekin ere bat dator; izan ere, atal hau 1997an zabaldu genuen, hasieran, soilik bigarren haur zikloarekin (3-6 urte), geroago, lehen zikloa (0-3 urte) gehitu zitzaiolarik.