DBH – Proiektuak 2020-2021

2020-21 ikasturtean zehar, HH eta LHn egindako lanari jarraituz, DBHn proiektuak lantzeari ekin diogu. Izan ere, etapa honetako maila guztietan hainbat ekimen gauzatu dira ildo horretan, disziplina arteko elkarlana sustatuz gehienetan:

  • DBH 1: Munoa
  • DBH 2: Who am I?
  • DBH 3: “Nire pasabidea nire museoa ( XVI,XVII)”, “All iron”
  • DBH 4: “Nire pasabidea nire museoa ( XVIII,XIX)”, “Gerra zibila”

Bestalde, azken hiruhilabetekoan zehar eta Mª Auxiliadoraren astearekin bat eginez, etapa osorako URAri buruzko proiektu solidario bat abiarazi da. Hori dela eta, bi egunez klaseak eten egin dira proiektuan jasotako jarduerak burutzeko, hala nola, eskumuturren salmenta. Jarduera honi esker, “Jovenes y Desarrollo” GKEak kudeatutako eta etxebizitza duinak eraikitzea helburu duen  “Misiones Salesianas” proiektura zuzendutako 1306,72 euro bildu dira.