Ate irekien jardunaldiak 2025-2026 – Izen ematea
Hezkuntza Sailak argitaratuta ditu jada 25-26 ikasturteko aurre-matrikula itunpeko eskolan (2 urteko_2023tik 16 urtera bitartean jaiotakoak), 2025eko otsailaren 3tik 14ra bitartean. Oso garrantzitsua da data horietan lehen matrikulazio ofiziala edo ikastetxez aldatzeko eskaera egitea. Informazio gehiagorako: https://www.euskadi.eus/admision-educacion-infantil-primaria-y-secundaria-obligatoria/web01-a2hikast/es/
Erabakia argi baduzue eta zuen seme-alabak 25/26 ikasturterako Gurutzetako Salestarren ikastetxean matrikulatzea nahi baduzue, hitzordua erreserbatu behar duzue
formulario honen bidez: izena emateko hitzordua eskatu. Inprimakian, jarri zuen semearen edo alabaren izena eta bi abizenak. Matrikula seme-alaba bati baino gehiagori egin nahi badiozue, bete formulario bat seme-alaba bakoitzeko.
Bestela, egin ezazu hemen Gurutzetako Salestarren ikastetxean laster egingo ditugun ate irekien jardunaldietarako izena emateko aukera.
Formularioa bete ondoren, automatikoki egongo zara apuntatuta. Matrikulazio-prozesua egiteko aurkeztu behar den dokumentazioari buruzko informazioa nahi baduzu, hemen sar zaitezke: https://salesianoscruces.net/web/matriculacion/. Ikastetxeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, webgune honetan kontsulta ditzakezu nobedade nagusiak: https://cutt.ly/salesianoscruces/
Adierazitako egunetan joaterik ez baduzu, 94 499 19 00 telefonoan jar zaitezke gurekin harremanetan edo posta elektronikoz (admin@salesianoscruces.net) zure aukeretara egokitzen diren beste aukera batzuk bilatzeko.