Zer da eskolako Agenda 21?

Eskolako Agenda 21ek ikasleei euren inguruko ingurugiroaren problematika aztertzeko eta ulertzeko, baita herritar arduratsua izateko ere bidea ematen die, gizarte bidezkoagoaren eta ekologia aldetik iraunkorragoaren alde egin dezaten.

San Juan Bosco Ikastetxeko eta inguruko ingurugiro kalitatearen eta iraunkortasunaren alde aritzeko hezkuntza-komunitatearen konpromisoa da.

Ingurua begiztatzeko interesa, bidegabea eraldatzeko nahia eta lan egiteko gogoa dakartza berekin, baita guztion orainaren eta etorkizunaren alde egiteko konpromisoa hartzea ere.

Oinarrizko hiru osagai ditu: ikastetxeko eta inguruko ingurugiro iraunkortasuna, curriculum-berriztapena eta komunitatearen parte-hartzea.

HELBURUAK:

– Ikasleak ohitzea euren ikastetxeko eta udalerriko ingurugiroaren kalitateari eragiten dieten arazoetan parte-hartzera, kooperatzera, erabakiak hartzera eta konprometitzera.

– Ikastetxea ingurugiroarekiko praktika arduratsuaren eta errespetutsuaren eredu bihurtzea.

– Hezkuntza-elkarteko agente guztien arteko koordinazio-mekanismoak sendotzea.

– Garapen iraunkorrak dakartzan exijentziei erantzuteko curriculuma egokitzea. 

Koordinatzailea: DAVID TEMPLADO   dtemplado@salesianoscruces.net