SALESIANOS CRUCES KUDEAKETA AURRERATUARI ZILARREZKO A LORTU DU

SALESIANOS CRUCES Zilarrezko A – Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso du. Aintzatespen honekin praktika aurreratuak dituzten eta  bere interes taldeen -bezeroak, pertsonak, akziodunak eta gizartea besteak beste- asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dira. Aintzatespena hurrengo abenduaren 12an banatuko da, Bilboko Euskalduna Jauregian 19:00etan.

SALESIANOS CRUCES kristau elkarte izan nahi duen ikastetxeak: bere ikasle apateko eskumen eta berritzailea heziketara, gurasoen espektatibak kontutan hartuz, eta bere konpetentzietan gaitutako eta Zentroaren Heziketa-Proiektuan poztutako pertsona-talde batekin eta baliabide material nahikoez, laguntzen diela bizikidetasuna sustatzea eta Gurutzetako gizartearen eraiketzea.

Erakunde honek bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du erreferente gisa, eta saria lortu du, EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko ebaluazioa jaso ostean.

Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria sortu da, EAEko erakundeen artean Kudeaketa Aurreratuaren garrantzia lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa bultzatzeko eta zabaltzeko.

Kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapenarekin konpromisoa erakusten duten Euskadiko enpresa, hezkuntza-zentro, osasun-zentroek eta bestelako erakundeek, publikoek zein pribatuek, erdiesten dituzte Eusko Jaurlaritzak EUSKALITen bitartez ematen dituen aintzatespen horiek.

Sari horien helburua kudeaketako erakunde aurreratuenak identifikatzea eta aintzat hartzea da, era horretan Euskadiko sare sozio-ekonomikoa Kudeaketa Aurreratua lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa ezartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta erakunde bakoitzaren emaitzak hobetzeko.

Aintzatespen hauek lortzeko erakundeak bere kudeaketa sistemaren garapen maila jakin bat duela erakutsi behar du. Horretarako, EUSKALITek Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentetzat hartzen duten Kanpo Kontraste eta Kanpo Ebaluazio zerbitzuak eskaintzen ditu.

Zerbitzu bietan, Kanpoko ebaluatzaile talde batek erakunde baten kudeaketaren azterketa orokorra eta sistematikoa egiten du, ikuspegi objektiboa erakutsiz, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera.

EUSKALITeko Ebaluazio Klubak modu altruistan elkarlanean aritzen diren 2.000 zuzendarik eta teknikarik baino gehiagok osatzen dute.