Nabarmendua 

Kristau Eskola

Kristau Eskolak balio mugagabea duen pertsonaren kontzepzioan oinarritzen diren ezaugarriak nahi ditu azpimarratu.

Hezkuntza kalitatearekiko konpromisoa, norbanakoari munduan duen tokia aurkitzeko eta toki hori eraikitzeko konpromisoa hartzeko aukera ematen dion prestakuntza akademiko eta personal egoki gisa ulertuta. Berdintasunarekiko konpromisoa, eskola ireki, abegikorra eta batik bat inklusiboa baimentzen duen barne erakunde gisa ulertuta. Eta hirugarrenik, konpromiso partekatua. Izan ere, Kristau Eskola komunitatearen eskola da, taldean bermatuta, talde barrutik eta izaera integratzailearekin eraikitzen duen eskola.

Konpromiso partekatua diogu konpromisoa hartzen baitute neska-mutilen heziketarekin 132 ikastetxeen baitan heziketa lanetan aritzen diren 8.000 langile eta 90.000 familiak.

Konpromiso hori ikaslearen barruan gordetzen den pertsonarekin hartzen du, bere garapen osoan jarriz indar guztia; baina baita gizartearekin, gizarte kohesioa bultzatuz justizia eta berdintasuna nagusi diren ingurua sortuz.

Kristau Eskolak honako gaitasun hauekin garatzen du bere hezkuntza erantzukizuna:

  • Modu autonomoan arduraz bizitzen ikastea, norbere burua balio mugagabeko pertsona gisa ezagutuz eta baloratuz.
  • Naturaz eta baliabide naturalez modu arduratsuan gozatzen eta herri guztiak errespetatzen dituen garapen iraunkorrean konprometitzen ikastea
  • Modu kritikoan ikasten eta pentsatzen ikastea, hainbat iturritatik datorren informazioa interpretatuz
  • Modu estrategikoan erabakiak hartu eta problemak ebazten ikastea, metodo zientifikoa aprobetxatuz baina ezagutza teknologikoa handietsi gabe
  • Hizkuntza ofizialen eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikatzen ikastea, kultura desberdinak eta haien berezitasunak errespetatuz
  • Elkarrekin bizitzen ikastea, elkarreragin positiboak izaten eta egoera gatazkatsuetan elkarrizketa erabiltzen
  • Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak hartzeko eta erantzukizunak norbere gain hartzeko ekimenarekin
  • Gauzei zentzua ematen eta mugak gainditzen ikastea, pertsonak duen balioa ulertuz eta aniztasuna anaiarteko aberastasun gisa onartuz
  • Edertasunaren adierazpen desberdinekin harritzen, miresten eta gozatzen ikastea

Entradas relacionadas

Leave a Comment

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información en nuestra Política de Cookies incluida en nuestro Aviso Legal. ACEPTAR

Aviso de cookies