Goizeko gela

Goizeko gela H.H. eta L.H-ko ikasleei zuzenduriko zerbitzu bat da. Zerbitzu hau goizeko 8etan hasi eta 9etan arduradunak gelan uzten dituenean bukatzen da.

Jarduera honek lana eta familia mundua bateratzen laguntzen die gurasoei. Puzzleak, ordenagailuetan jolas didaktikoak, pelikulak, irakurketa, txokoa… egiten ditugu bertan.