Erabiltzaileentzako arautegia

Eskola jantokiko erabiltzaileentzako arautegia

SARRERA:

Osasuna da gure Hezkuntza Proiektuan balorerik garrantzitsuenetako bat.

Jantokiak higiene eta osasun ohiturak ez ezik elkartasuna eta tolerantzia ere garatzeko aukera ezin hobea eskaintzen digu. Balore hauek barneratzeko ezinbestekoa da jarrera egokiak lantzea. Hori dela eta, lagungarria izan daitekeen arautegi hau sortu dugu:

Aholkatutako jarrerak eta pertsonalaren jokaerak:

Orokorrak:

–          Puntualtasuna bai jantokian sartzerakoan bai irteterakoan.

–          Ordena jantokian sartzerakoan (ilarak).

–          Eskuak garbitzea bazkaldu aurretik eta bazkaldu ondoren.

–          Zarata handirik ez egiten saiatzea: ez oihukatzea, ez aztalka egitea.

–          Ikaskideekiko errespetua: borroka eta irainik ez.

–          Jantokiko langileekiko errespetua.

–          Eskolako langileekiko errespetua.

Jantokiaren barruan:

–          Dieta orekatua izateko asmoz, denetarik pixka bat jaten saiatuko gara.

–          Umeak janaria bukatu ez badu ere, zerbitzatu eta 15 minutu beranduago batuko da platera, atzerapenak ekiditeko asmoz.

–          Janaria baloratu eta aprobetxatu behar da, botatzen duenari ez zaizkio hurrengo platerak zerbitzatuko.

–          Dieta bereziak medikuen informeak aurkezturik baino ez dira zerbitzatuko.

Jantokiko langileriak arreta deituko dio hurrengo arauak betetzen ez duenari:

–          Puntualtasuna sartzerako orduan.

–          Eserita egotea bazkaldu bitartean.

–          Azpila batzea postrea bukatu ondoren.

–          Mahai-tresnen erabilera egokia.

–          Ikaskideen janaria errespetatzea.

–          Janaria ez botatzea ez mahaitik, ez lurretik.

–          Higiene zein garbitasun arauak mantentzea.

Arau hauek betetzen ez badira, arduradunak araua hautsi duena abisatuko du eta jarrera aldatu ezean, jantokitik kanporatu dezake.

Jantokitik kanpo:   

Bazkaria bukatu ondorengo atsedenaldian jokaera ezegokiak ikusiz gero, zuzendaritzari jakinaraziko zaizkio.

–          Hesiak igoz edota ateak zabalduz ihes egitea.

–          Ikaskideak iraindu, eraso edota baztertzea.

–          Taldeka ikaskide baten aurka aritzea.

–          Zaindari, eskolako langile edota eskolan dagoen edonori hitz errespetugabeak esatea.

–          Lagunen gauzak hartzea baimenik gabe.

–          Instalazio nahiz materialak apurtzea.

–          Eskolatik bai janaria, bai zikinkeria botatzea.

Gertakizun aipagarri guztiak jantokiko eguneroko batean eta  ikasle koadernoan erregistratuko dira eta jantokiko arduradunek gertakizun horien larritasuna estimatuko dute.

Bi abisu jaso ondoren, honako neurriak hartuko dira:

–          Ahoz zein idatziz familiak abisatzea.

–          Astebetez jantokia erabiltzea debekatzea.

–          Hilabetez jantokia erabiltzea debekatzea.

–          Behin betiko jantokia erabiltzea debekatzea.

Jantokia erabiltzeko izena emateak arau hauen onarpena dakar berarekin.

MILA ESKER ZUEN LAGUNTZAGATIK!

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información en nuestra Política de Cookies incluida en nuestro Aviso Legal. ACEPTAR

Aviso de cookies