Berriak euskaraz 

Eskolako Agenda 21

ZORIONAK Eskolako Agenda 21eko eko-ordezkariei eta, orohar, ikaslego-irakaslego osoari aurten ikastetxean sortutako hondakinen kudeaketagatik. Guztion artean egindako lan bikaina saritua izan da Aktibatu+ Programak urtero ematen dituen sarien artean. Parte hartu dugun ikastetxeen artean 1go SARIA guretzat izan da: Datorren ikasturtean eko-ordezkarien taldeak Urdaibai Bird Centre-ra dohako bisita gidatua egingo du Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Eskerrik asko guztion artean egindako lanagatik. Jarrai dezagun ingurumena zaintzen!!

Leer más
Berriak euskaraz 

Polonia exchange 4. DBHn

Otsailaren 17tik 24ra, DBH 4. mailako hainbat ikaslek aukera izan zuten poloniar ikasle batzuekin gure hiriaz gozatzeko. Esperientzia oso positiboa izan zen eta zenbait leku erakutsi genizkien: Bilboko hiria (Athletik museo eta udaletxea ahaztu barik), Bilboko metroko instalazioak, Donostia eta inguruko hainbat herri. Aste bikaina izan da eta guztiak irrikitan gaude apirila ahalik eta arinen heltzeko Szczecinen (Polonia) ditugun lagunak berriro ikusi ahal izateko. Mil esker familiei zuen emankortasunagatik!

Leer más
Berriak euskaraz 

Irratia zuzenean – Nunca serás tan joven (Onda Vasca)

Adierazi nahi dizuegu hurrengo urtarrilak 27an Eskolako Antzokian, Irrati Saio bat grabatuko dugula eta publiko moduan parte hartzeko gonbidatzen zaituztegula. Saioa 12:00tan hasiko da, horregatik etortzekotan 11:45tan Antzokiko atean sartzeko egon behar izango duzue. Bigarren Hezkuntzako 4.mailako ikasleek egindako tailerraren azken jarduera izango da. Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!!

Leer más

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información en nuestra Política de Cookies incluida en nuestro Aviso Legal. ACEPTAR

Aviso de cookies